Enplegu Arloa
HELBURUA: PERTSONEN LAN AUKERAK HOBETZEA
Behargintza Basauri – Etxebarriko Enplegu Arloaren ekimen guztien xedea da langabezian dauden edo euren lan egoera hobetzea bilatzen duten pertsonen enplegagarritasuna hobetzea. Horretarako, lan merkatuan lanpostu bat lortzeko baldintzetan kokatu ahal izateko beharrezko dituzten baliabideak jartzen zaizkie eskura.
Lan orientazioa
BHGn enplegu orientaziorako egiten diren banakako elkarrizketetan, honakoak egiten dira: diagnostiko pertsonalizatu bat, enpleguranzko ibilbide espezifiko bat sortu, etengabeko akonpainamendua, aholkularitza teknikoa, eta garrantzitsuak izan daitezkeen programa eta prestakuntza aukerei buruzko informazioa eman.
2003an geroztik, zerbitzu honetan artatuak izan dira:
Pertsonak
Coaching profesionala
2015etik, BHGk coaching profesionalekiko saioak eskaini dizkie langabetuei: pertsona horien lanbide-profila indartzeko trebetasun eta konpetentziak garatzea eta euren laneratzea erraztea izan da xedea. Aldi honetan zehar, 110 lagun izan dira zerbitzu horren onuradunak.
Artatutako pertsonak
Lana bilatzeko talde-ekintzak
Lana bilatzeko talde-ekintzak jarduera antolatu eta egituratuak dira eta horien helburua da pertsona-talde bati euren laneratze prozesuan laguntzea. Ekintza horiek profesionalek gidatzen dituzte eta enplegua bilatzeko, kontaktu-sarea handitzeko eta prozesuan zehar laguntza emozionala eskaintzeko diseinatuta daude.
Orduak
Pertsonak
Ekintzak
Lanerako prestakuntza
Jarduketa-lerro honen xedea da parte-hartzaileen enplegagarritasuna hobetzea eta lan-merkatuan hobeto kokatzen laguntzea; horretarako, lan-eskaera handia duten sektoreetan kualifikazioa eskainiko duen prestakuntza-plan berezitu bat diseinatzen da.
Emandako ikastaroak
%
Laneratzea
Eskola-orduak

Bitartekotza
Helburua da orientazioa edo prestakuntza ibilbideak burutu zituztenei laguntzea; horretarako, enpresekiko bitartekotza errazten zaie eta auto-hautagaitza sustatzen da, BHGren bitartez nahiz lan bila dabiltzanen ekimenez.
Eskaintzak
2040
Candidaturas
3529
Contrataciones
3396
Ikastaroen katalogoa
754
Ikasleak
292
Burututako ikastaroak
524

On-line prestakuntza
2003, 2004, 2006, 2007 eta 2008 ekitaldietan, online prestakuntza ikastaroak Behargintza Basauri – Etxebarriren instalazioetan jarraitzea erraztu zen. Etxe guztietan konektibitate zerbitzuak orokortu zirenean, zerbitzu hau emateari utzi zitzaion.

Informazio saioak
Talde Orientazioa, Basauri Denon Eskola Helduen Hezkuntzako Ikastetxeko eta Basauri – Etxebarriko Lanbide Hastapenerako Ikastegiko (LHIEB) ikasleekin
Ekintzak
24
Ikasleak
292
Orduak
45
Lege eta Lan Aholkularitza
2019tik aurrera, BHGk lan-baldintzekin eta eskubideekin lotutako edozein gairi buruzko aholkularitza eskaintzen du. Kontratuak, lan eta familia bizitza uztartzea, behin-behinekotasuna, aparteko orduak edo lan-baldintzei eta eskubideei buruzko edozein zalantza argitzen dira zerbitzu hau behar dutenentzat.
Artatutako pertsonak
Enplegu Arloko inbertsio metatua
Inbertsio metatua
Lan bila zabiltza?
Zure beharrizanei erantzun eta zurekin lan egiten dugu enplegu-bilaketan.